Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2013/10/31

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa abian


ZER DA LIBURU GAZTEA?
Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, gazteen artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzeko sortutako lehiaketa da. DBHko ikasleak dira liburuak irakurri eta epaimahaikide gisa jarduten dutenak. Parte hartzeko, liburu baten booktrailerra egin behar da.

 NOLA PARTE HARTU? 
Liburu Gaztea lehiaketan parte hartzeko booktrailerrak sortu behar dira. Galtzagorrik proposatutako liburuen artean titulu bat aukeratu behar da. Booktrailerra horietako liburu batean oinarrituko denez, aurrez liburua irakurri eta landu beharko da.

ZER DA BOOKTRAILERRA?
Booktrailerra liburu bat iragartzeko sortutako bideo muntaia da, filmen trailerrak egiteko erabiltzen diren narrazio teknika berdintsuak erabiliz egin ohi da. Bideo digitalen formatu ohikoenekin sortu eta telebistaz nahiz Internet bidez hedatzen da.

iNFORMAZIO GUZTIA HEMEN: http://www.galtzagorri.org/liburu-gaztea/2013-2014/

2013/10/29

EUSKAL GIROTZE BARTEGIRA GOAZ!

Iaz bezala, Hizkuntza Normalkuntza Batzordeko 50 ikasle baino gehiago Euskal Girotze Barnetegietara joango dira,

Iaz ikasleak Aubixan

euskaraz biziz egonaldi ahaztezina igarotzera. Aurten Elgoibarren kokatuta dagoen Aubixa baserria eta Lemoizko Andraka auzoan dagoen barnetegia egokitu zaizkigu.

Azaroaren 4tik 7ra ikasleek hamaika ekintza egiteko eta zoragarri pasatzeko aukera izango dute.





Hori dela eta Mediatekaren ordutegia murriztuko da. Astelehenean ITXITA.  
Asteartean BAZKALORDUAN bakarrik egongo da IREKITA. Asteazkenean IREKITA.  
Ostegunean IREKITA, ARRATSALDEAN IZAN EZIK.
Ostiralean ITXITA.

2013/10/17

LAISTER NOBELA BERRIAK MEDIATEKAN

Goiatz Labandibar XIV. IGARTZA saria idazle gazteentzako bekaren irabazlea izan da Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (Elkar) liburuarekin. 

Erreseina:
Europan barrena egindako ibilaldi baten tankeran egituratutako ipuin-bilduma honek, hamaika istoriotan zehar beste hainbat hiri ezagutaraziko dizkigu. Hendaia, Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza dira kontakizun hauetako agertokiak, eta hiri horietako tren geltokiek badute ipuinotan toki esanguratsua. Izan ere, hiri batetik edo ipuin batetik besterako bidaia egitea proposatzen zaigun liburu honetan, geltokiak beti dira istorio baten abiapuntu edo helmuga.

Egileak lortu du hiri bakoitzaren funtsa jasotzea eta istorio bakoitzari dagokion kolorea eranstea, guztietan gaiak ezberdinak izan arren: askatasuna, alde bakarreko maitasuna, errutina, tokiz kanpo sentitzen denaren sentimendua...

Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik., 2008ko Kritika Saria, Euskarazko nobelaren alorrean eta 2009ko urrian Espainiako Literatur Saria jaso zuen idazlearen azkenengo nobela dugu: Kirmen Uriberen  Mussche (Susa).

Erreseina:
Kirmen Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean abiatzen da, milaka haur Santurtziko portutik erbestera atera dituztenean; haien artean dago Karmentxu, zortzi urteko neskatoa, Flandriako Gante hirian babesa hartuko duena Robert Mussche idazlearen etxean. Eta hortik aurrera, Bigarren Mundu Gerrraren amaiera arte, kontakizunak gatazka garai zail eta gordinetan barrena ibiliko gaitu.
Robert Musschek bi adiskide bihotzeko ditu: Thiery eskolako laguna eta Vic Opdebeeck emaztea. Euren arteko maitasunak, justizi egarriak eta oroitzapenak osatzen dute nobela hunkigarri honen hezurdura.


Jon Arretxeren 612 euro

Erreseina:
 Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Bolada txar batetik pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan, lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak.
19 Kamera arrakastatsuaren ondoren dator 612 Euro. Toureren sagako bigarren nobela hau ere Euskal Herriko ghettorik handienean kokatuta dago, Bilboko San Frantziskon. 612 euro instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten kopurua da, sanfrantziskotar askoren esperantza bizirik irauteko.
Gordintasuna eta umorea konbinatuz, Jon Arretxek erritmo biziko eleberria eraiki du, irakurlea lehen orrialdetik harrapatu eta amaiera arte oharkabean daramana.

2013/10/16

HENDAIA FILM FESTIVAL

Filmetan behin baino gehiagotan azaldu izan dira motzak baina indartsuak izaten diren amodiozko istorioak. Hendaia Film Festivalarentzako adibide ezinhobeak dira istorio horiek. Formatu laburreko pelikulen bidez osatuko baita zine jaialdi mamitsua. Datorren ostegunean hasiko da, eta hiru eguneko egitaraua izango du. Film laburrak jatorrizko bertsioan proiektatuko dituzte, azpititulatuta, eta Les Varietes zineman eta Mendi Zolanen ikusi ahal izango dira.

 http://euskara.hendaia-film-festival.com/

Egitaraua

Osteguna, hilak 17
20:30ean, Les Varietesen. Aurkezpen ofiziala.
21:00etan, Les Varietesen. Nazioarteko lehiaketa.
Ostirala, hilak 18
18:00etan, Les Varietesen. Nazioarteko lehiaketa.
21:00etan, Les Varietesen. Akitania-Euskadi lehiaketa.
Larunbata, hilak 19
11:00etan, Mendi Zolanen.
Limits Forum lehiaketako ikasleen bideoak.
11:00etan, Les Varietesen. Akitania-Euskadi lehiaketa.
17:00etan, Les Varietesen. Euskaraz Bizi Nahi Dut
Lehiaketa
19:30ean, Les Varietesen. Mugaldekoak taldearen
Kontzertua
20:30ean, Les Varietesen. Sari banaketa.
21:30ean, Les Varietesen. Sur les pas de Jakes, Ramuntxo Garbisuren dokumental luzea proiektatuko dute.
Egunero
10:00-13:00 eta 15:00-17:00, Mendi Zolanen.
Antoine Millerren argazki erakusketa.

2013/10/14

DISEINU TXAPELKETA




Irungo Udaleko Gazteria Arloak Gazte Artean programaren baitan eta Kunsthal Diseinu Ikastegiak, IRUNGO GAZTE ARTEAN-KUNSTHALEN I DISEINU TXAPELKETA aurkezten dute gazteen sormena suspertzeko Irungo hiria erreferentziatzat harturik baina inolako muga fisikorik ez eta hizkuntza-mugarik ezarri gabe.

LEHIKETAREN OINARRIAK






Gazte ARTEan 2013ko udaberrian, Irungo Udaleko Gazteria Departamentuan sortu den ideia bat da.
Gazte adierazpenari buruzko programa bat da, formatu irekian eta pluralean oinarrituta.

Ekoizpen artistikoaren eta gazteen ekimenaren bidez sormena, irudimena, integrazioa eta espiritu kritikoa sustatzeko gune bat eskaini nahi du, horretarako erabil litekeen edozein euskarritan, hizkuntzatan eta formatutan.
Hasteko, ikus-entzunezkoaren, diseinuaren, ilustrazioaren, IKT-en, modaren, hiriko artearen munduaren ingurukoak dira proposamenak.
http://gazteartean.irun.org/


http://www.kunsthal.es/ 
KUNSTHAL DISEINU IKASTEGIAREN WEB GUNEA

XXII. EUSKAL TXISTE GRAFIKOEN LEHIAKETA

Hondarribiako Udalak Txiste grafikoen lehiaketa antolatu du.
Urriaren 31a arte epea zabalik egongo da.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Hondarribiako Saindua gaztelekuak martxan jarri du bere ekintza programazioa.




Ostiralero tailer edo txapelketa bat izango da, 12-17 urte bitarteko gazteentzat zuzenduak.

 
Egingo diren tailerren artean, funky, DJ tailerra, beldurrezko makillajea, autodefentsa, birziklatutako materialeen eskulana eta papiroflexia tailerra dira.

Izuaren Etxea urriaren 31n hirugarren urtez antolatuko da. Azkenik, gaztelekuan ohikoa bihurtu den Santo Tomas jaia ospatuko da, abenduaren 21ean txistor eta taloekin.


Informazio gehiagorako, deitu 943 64 3198 zenbakira edota idatzi saindua@udal.gipuzkoa.net helbidera.

ZINEAREN JAIA


 







Disfrutatu zinearekin, saioko 2,90 euroren truke!!!

Egunak: urriaren 21, 22 eta 23an.

Mendibil eta Txingudi merkatalguneen zinematan.

Jakin ezazu dena 
hemen sakatuz.

Elhuyar Hiztegien webgune berria

Berriki aurkeztu den Elhuyar Hiztegien webgune berria, non euskara-gaztelania, euskara-frantsesa eta euskara-ingelesa hiztegiak dauden.
 http://hiztegiak.elhuyar.org/