Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2014/03/20

ARKEOLOGIA TAILERREKO IKASLEAK SAN TELMO MUSEOAN

Galiarren aroan. Cesar aurreko Akitania erakusketara bisita gidatua egin zuten atzo eta oso gustura ibili ziren. Material interesgarriak ikusi zituzten eta kontent bueltatu ziren ikastetxera. 

 

http://www.santelmomuseoa.com 

Galiarren Aroan. Cesar aurreko Akitania erakusketaren helburua Akitaniako bi Burdin Aroei buruz gaur egun dakiguna laburbiltzea da. Objektu arkeologikoz osatuta dago eta hainbat gai lantzen ditu: eguneroko bizitza, merkataritza, armak, ospea, sinesmenak edo erromatar garaia. Eskualde horretan bizi izan ziren herrien arrastorik ederrenak biltzen ditu erakusketak.

 

2014/03/17

Latineko ikasleen irteera

Datorren martxoaren 26an, 4. mailako Latina aukeragaia ematen duten ikasleek Oiasso Museoa eta Ama Xantalen baselizan dagoen nekropolia bisitatuko dituzte. Hortaz aparte, "Erroma eta Zinema" tailerrean laburmetrai bat egingo dute.
Museoko web gunean sartu hemen klikatuz


ZINEMAREN JAIA 2014

Pasa den udazkenean bezalaxe, disfrutatu zinearekin, saioko 2,90 euroren truke!!!
Egunak: martxoaren 31tik apirilaren 2ra
Mendibil eta Txingudi merkatalguneen zinematan.

Informazio guztia
hemen sakatuz.

2014/03/10

BERTSOLARI ALDIZKARIA

Bertsolari aldizkariko harpidedunak gara. Laister jasoko ditugu kaleratzen diren aleak ikastetxean. Patxi Gallegok, ikastetxeko irakasleak eta marrazkilari apartak, "Hamar bertsolaritxo" komikia irudikatu du. Humore eta intrigazko bertsokomikiaren lehenengo emanaldia hau duzue:
http://bertsolari.net
http://eu.wikipedia.org/wiki/Patxi_Gallego

Martxoaren 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna izan zen. Egun honek badu bere historia. Berdintasuna ez da lortu, baina emakumeok aurrerapausoak eman ditugu.
1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako. Azkenean, fabrika hau erre egin zuten eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten.


New Yorkeko Triangle Shirtwaist Factoryko langileak
Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emakume sozialistek ospakizun bat egin zuten “Women´s Day” izenez ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik. 1909-1910. urteetan, greba luze bat antolatu zuten, emakumeak protagonistak izanik. Europako zati handi batean, lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911n ospatu zen, baina martxoaren 19an. Martxoaren 8koa erabat sendotzeko, 1914a arte itxaron behar izan zen. Hala ere, egun hori boto eskubidea lortzeko ezarri zuten, eta ez, urte luzeetan uste izan dugun moduan, lantegietako grebak zirela eta.

Egun horrek hainbat gorabehera izan zituen eta Estatu espainiarrean 1977. urtean berreskuratu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, Franco hil ondoren. 

NORMALKUNTZA BATZORDEAK ANTOLATUTAKO EKINTZAK MARTXAN

Urtero bezala, orain ere Normalkuntza Batzordeko ikasleek martxan jarri dituzte hainbat ekintza dibertigarri.



Toki Alaiko Humore lehiaketa: Euskarazko monologo edo txistea

Martxoaren 19ko 14:00ak  arte idazkaritzan aurkeztu daitezke euskarazko monologoa edo txistea. Idatziz jasoko dute goitizenarekin sinatuta. Lanarekin batera gutunazal bat aurkeztu behar da, non barruan egilearen izena, abizena eta maila agertu behar den.
Saria: bi lagunentzako afaria eta bi zine sarrera maila bakoitzeko hoberenari.
Txispa eta piperra, originaltasuna eta aurkezpena baloratuko dira.

Toki Alaiko Euskolinpiadak
Ikastetxeko ikasle guztiek parte har dezakete jokalari nahiz arbitro bezala. Txapelketak taldeka dira, bost, sei edo zazpi lagunez osatuta.
Izen ematearen epea bihar bukatzen da, eta idazkaritzan egin beharko da. Araudia, puntuaketa eta sailkapena, sariak eta proba motak idazkaritza ondoko kortxoan eskegita daude. 

PASSWORD
Euskararen erabilera sustatzeko balio duen jolasa da. Edozein ikaslek parte har dezake binaka. Ez da izenik eman behar, asteartero eGELAn biltzen dira.


 








Animatu eta parte hartu!!!