Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2014/04/08

Eraikuntza handi baten aztarnak aurkitu dituzte Jaizkibel mendian


Agenda 21









2. mailako ikasleak, Agenda 21 proiektuaren programazioaren ekintza osagarri gisa, Txingudiko padura ikustera joan dira.


Helburu orokorrak hurrengoak dira:
  • Padurako ezaugarri nagusienak ezagutzea.
  • Padura inguruneko garrantzia, aberastasuna eta bioaniztasuna baloratzea.
  • Inguru honetako fauna eta flora ezagutzea eta identifikatzea, hegaztiak bereziki.
  • Ingurumen-inpaktuaz ohartzea.
  • Belaunaldi berriak, ingurunea zaintzearen garrantziaz ohartzea.
Honi buruz gehiago irakurri nahi baduzu: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-txingudi/eu/

2014/04/07

Liburuen trukaketa azoka apirilaren 28, 29 eta 30ean


Oporretatik bueltan Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatuko dugu institutuan. 

 Azokan parte hartzeko, irakurrita dauzkazun liburuak etxetik ekarri, mediatekan jarriko ditugunen artean beste batzuk aukeratu eta trukea bete! Nahi duzun beste liburu alda dezakezu. 

Goizeko eta eguerdiko atsedenaldietan izango dugu merkatua zabalik. 

Gurasoak ere ongi etorriak izango zarete.

Zuk nahi duzuna beste norbaitek dauka, zuk daukazuna beste norbaitek nahi du. 

 Anima zaitez eta parte hartu!!!


2014/04/03

1. eta 2. mailako ikasleak antzerkira

 EUSKARAREN HILABETEA 2014

1. eta 2. mailako ikasleak JOKOAUT antzerkia (PIKOR teatroa) ikustera joan dira Amaia aretora Hizkuntzaren Normalkuntza Batzordearen programazioaren barruan.
http://www.irun.org/euskara/comunes/agenda

JOKOAUT? antzezlanarekin gazteen arteko indarkeriaren gehitze ikaragarriaren arazoari heltzen diogu, eta eskola jazarpena edo bullying-a aztertzen dugu bereziki, gure inguruan gorantz doan fenomenoa baita komunikabideen arabera.
Ikuskizun honekin bizi garen gizarte bortitzaren inguruko eztabaida proposatzen dugu gazteen artean, elkarrekin elkartasun eta tolerantzia gehiagoz bizitzeko aukera interesgarria planteatuz.
JOKOAUT? antzezlanarekin gazteen eta hauei arriskuak eragiten dien erakarpen irrazionalaren inguruko ikuskizunen trilogia osatzen dugu. Tresna pedagogiko eraginkor bihurtu diren ikuskizunak dira, gazteekin eta beraien errealitatearekin zuzenean konektatzea ahalbideratu dutelako, eta beraiekin gai tabuetaz edo guraso eta irakasleei zail egiten zaizkien gaietaz eztabaida irekitzea ahalbideratu dutelako.