Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2014/05/22

4. mailako ikasleak BILBON

Gizarte mintegiko programazioaren baitan Bilbo hirian zehar hainbat ekintza burutuko dituzte, Bilboko Arte Ederren Museoa bisitatzea, besteak beste.

Grecoren heriotzaren laugarren mendeurrena ekartzen du gogora Bilboko Arte Ederren Museoaren grecoak aurkezpen bereziak. Museoaren bilduma iraunkorrean dauden Grecoren bi artelanen -San Frantzisko otoitzean Gurutziltzatuaren aurrean (c. 1585)eta Deikundea (c. 1596-1600)- ezkutuko ezaugarriak erakutsiko dizkie ikasleei, asmo didaktikoz eta bitarteko teknologikoekin.
http://www.museobilbao.com

2014/05/12

Elikagaien jasoketa solidarioa

Aurten ere, 2. mailako ikasleek Hiritartasuna ikasgaiaren programazioaren baitan Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin elkarlanean dihardute.
Krisian murgilduta, Euskal Herrian ehunka familientzako  oso zaila edo ezinezkoa da egunero jatekoa eskuratzea. Egoera ulertezin hau konpontzen saiatzen dira Elikagai Bankuak.

Aste honetan zehar ikastetxera oinarrizko elikagaiak eta garbitzeko produktuak ekartzeko aukera daukagu. Lekaleak, arroza, azukrea, arrai eta barazki kontserbak ekar daitezke, hau da, usteltzen ez diren janariak, hain zuzen ere.







Ahal izanez gero, parte hartu!!

Périgueuxeko ikasleak Irunen


Martxoan egon ziren 4. mailako frantseseko ikasleak Périgueuxen, hango ikasleen familiekin. Irteera mordoa egin zituzten ingurunea ezagutuz, eta oso ondo pasa zuten denek.
Orain berriz, haiei tokatzen zaie gurera etortzea. Bihar ezagutuko dute gure ikastetxea eta Irungo Udaletxeara joango dira. Hortaz aparte, Bilbo, Urdaibai, Donostia, Eunate eta Iruñea ezagutuko dute astean zehar. Gustora egongo direla espero dugu. ONGI ETORRI!!!

IKERKUNTZA ZIENTIFIKORAKO TAILERRA IBARLA ERREKARA

 2011-12 kurtsoan Toki Alaiko ikasleek Hiritartasuna ikasgaiaren proiektu solidarioa burutzen, Ibarla errekaren garbiketan jardun zuten.

Ibarla erreka garbiketa baino lehenago.

Ibarla erreka garbiketa eta gero












Diario Vasco egunkarian jaso zuten berria: Hiritartasuna garbiketa


Oraingoan, 3. mailako Ikerkuntza zientifikorako tailerreko ikasleek azterketa kimikoa egin dute Ibarla errekan, baita bertoko biodibertsitatearen inguruko ikerketa ere.