Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2014/09/22

Gurasoekin eta Gazteekin programak martxan

"Gurasoekin" gurasoei laguntzeko programan eta "Gazteekin" nerabeei laguntzeko programan izena emateko epea urriaren 15ean bukatzen da. Programa horiek Irungo Udaleko Gizarte Ongizatea, Hezkuntza eta Gazteria Arloak antolatzen ditu.

2014/09/19

Arraun ligako azkeneko paladak


Bermeon eta Portugaleten Ligak azkenengo bi jardunaldiak jokatuko ditu. Bi estropada hauek balioko dute  txapeldun berria izendatzeko, eta baita jakiteko zein lortuko duen igoerarako txartela. Sailkapen nagusian HONDARRIBIAko trainera da lehena.
Horiek horrela, datorren larunbaten Bermeon 18.00etan eta igandean Portugaleten 12.00etan,  amaiera emango zaio  Ligako hamabigarren edizioari.
GORA AMA GUADALUPEKOA!!!

2014/09/18

ESKOLA MATERIALA EROSTEKO DIRU-LAGUNTZAK





Informazio guztia hemen

EKOBIRA FERIA LARUNBATEAN ZABALTZA PLAZAN

Mugikortasun iraunkorraren aste europarra berriz ere Iruna dator aurten "Zure aukera kale hobea" lelopean eta Ekobira azoka jarriko da larunbat osoan Zabaltza plazan.
Aurten, berritasun gisa, EEE Energiaren Euskal Erakundeak ibilgailu elektrikoak (autoak eta bizikleta elektrikoak) probatzeko aukera eskainiko die bisitariei, eta haiei buruzko informazioa ere emango du.
Gainera, nekazaritza ekologikoaren atala ere antolatu da ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarekin batera.
http://www.irun.org



2014/09/12

Break Dance ikuskizuna Zabaltza plazan

"Dantza Hirian" mugaz gaindiko jaialdi ibiltariak kalera ateratzen du dantza garaikidea.
Zabaltza plazako ikuskizunak gaur, 17:30ean hasiera emango dio Irunen egingo den Break Dance-ko Nazioarteko 2. Battle delakoari.

Giroa berotzeaz arduratuko dena 2014ko Oilar Borrokako Espainiako Txapeldun izan den Barakaldoko Invert izango da (bat-bateko errimekin aurrez aurre jartzen diren oilar borrokak bi rapzaleen arteko lehiak dira). bitartean, Zaragozako Put One DJ-ak soinu-banda jarriko die 3ren aurkako 3ko lehiei.

Epaimahai ibilbide ezaguneko Break Dance modalitateko hiru dantzari profesionalek eratzen dute: Jess (Bartzelona), Chino (Madril) eta Tony Le Guilly (Baiona) izango dira azken hitza izango dutenak Parisetik, Bordeletik, Baionatik, Bartzelonatik, Madrildik, Sevillatik, Bilbotik, Gasteiztik, Errioxatik datozen BBoy-en originaltasuna, erritmoa,  energia eta estiloa ebaluatzeko azken hitza.

Lehiaketa horren ondoren, bi bat orduko iraupena izango du, Irunen egingo diren ikuskizunak Bartzelonako Jordi Vilasecaren "Azala 2" koreografiarekin amaituko dira.

2014/09/11

KURTSO HASIERA

Jada astebete pasa da 2014-15 kurtsoa hasi denetik. Martxan gaude gogoz erronka berriei aurre egiteko.
  • Mediatekako ordutegia iazkoa bezalakoa izango da, hau da, irailaren 30a arte atsedenaldietan irekita egongo da. Mediatekako irakasleak laguntzeko gaude. Beraz, edozein ikaslek laguntza eska diezaguke edozein momentutan. 
  • Urriaren 1etik aurrera atsedenaldi, bazkalordu eta arratsaldetan. Astelehen, astearte eta ostegunetan 16:05etan laguntza jarduerak burutzen ditugu, 17:05ak arte. Nahi duten ikasleak gera daitezke lanean, beti gurasoen baimenarekin.
Mediateka erabiltzeko arauak berdinak dira aurten ere. Elkarbizitza atsegina izan dadin, liburutegia lan egiteko, irakurtzeko edota informazioa bilatzeko erabili daiteke soilik. Lan giroa egokia izateko, denok kontrolatu behar dugu ahotsaren bolumena eta egiten dugun zarata. Bestalde, ordenagailuak modu egokian erabili behar dira beti.
Ongi etorri ikasle, guraso eta langile guztiei!!