Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2015/04/30

Mediateka itxita


Datorren ostegunean, hilak 7an, Mediateka goizeko atsedenaldian soilik irekita egongo da. Hortaz, bazkalorduan eta arratsaldez ez dugu zerbitzurik emango.
Ostiralean, hilak 8an, ere bai Mediateka itxita egongo da goiz osoan zehar.

Barkatu eragozpenak!

IRTEERAK




Datorren astean 1. mailako ikasleak Arditurriko meatzeak eta 
soinuene Museoa bisitatzera joango dira.
http://www.arditurri.com/
http://herrimusika.org/museoa/




2. mailakoak, aldiz, maiatzaren 8an eta 22an Hondarribiako Atalerrekako Hondakin Uren Araztegira joango dira bisitan. 
http://www.txinzer.com/ 




4. mailako Latina ikasleak Cluniako Antzerki Klasikoaren Jailadira jaoteko aukera izango dute. Hurrengo egunean Donemiliaga Kukulako Yuso monastegia bisitatuko dute.





                                                                        

2015/04/24

Toki Alaiko lehiaketen irabazleak

  Pasa den ostegunean, hilak 23an, Liburuaren Nazioarteko eguna ospatu genuen eta Concurso de Marcapáginas lehiaketaren eta Literatur Lehiaketaren irabazleak ezagutu genituen.

Eneko Salas, Olatz Iraola, Osane Amiano, Lizar Montagut eta Ibane González dira Concurso de Marcapáginas lehiaketaren irabazleak. Epaimahaia 4. mailako ikasleek osatu dute. Saria Elkarreko 25 euroko balioa duen opari-txartela izan da.

Literatur lehiaketaren irabazleak Alaitz González eta Sara Martínez izan dira Lehen Zikloan eta Maddi Urtxegi eta Arkaitz Cipitria Bigarrenean. Saria liburu elektroniko ultramehe bana  izan da.

ZORIONAK GUZTIOI ZUEN LANAGATIK!!!

Irun dantzan



Irungo Udalak, Irungo Musika kontserbatorioak eta hiriko hainbat dantza taldeek DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko dute datorren igandean, hilak 26an. Ekitaldiak Zabaltza plazan egongo dira.

2015/04/17

Nazioarteko Liburuaren Eguna


Apirilaren 23a, Nazioarteko Liburuaren Eguna

2015eko Nazioarteko Liburuaren eguna dela eta, apirilaren 23an mundu osoan ospatzen dena, Toki Alaiko mediatekak jarduera hauek antolatu ditu irakurzaletasunaren alde.



  • Gaztelania Mintegiko 1DBHko “Concurso de marcapáginas” lehiaketaren sari banaketa atsedenaldian burutuko dugu gimnasioan. 4DBHko ikasleak izango dira epaimahaiaren kideak.
  • Idazketa lehiaketetan parte hartu duten ikasleek eta interesa dutenek Gorka Calzadaren “Qué es un libro” hitzaldira joateko aukera izango dute. Gorka Calzada, idazlea eta editorea, ikastetxeko irakaslea dugu.
  • Maiatzako bigarren astean, Patxi Gallego ilustratzaileak eta ikastetxeko irakasleak 4DBHko ikasleei ilustrazio munduari buruzko hitzaldia emango die.
Irungo Udalak ere ekintza bereziak antolatu ditu. Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

2015/04/16

Coca Cola Lehiaketa: Jóvenes talentos de relato corto



Bihar, hilak 17, 2. mailako ikasle batzuek Coca Cola literatur lehiaketan parte hartuko dute. Zorte on!!

Drogen kontsumoaren prebentziorako hitzaldiak



Drogen kontsumoa eta menpekotasuna saihesteko eta horri aurre egiteko, prebentzioa ezinbestekoa da. Ikasle guztiek  drogen arriskuei eta ondorioei buruzko hitzaldiak jasoko dituzte.

IRTEERAK

Datorren ostiralean, hilak 17, 4DBHko ikasleak Pio Baroja eta Plaiaundi ikastetxeak ezagutzera joango dira.

Bestalde, apirilaren 22an, 1. eta 2. mailetako Frantseseko ikasleak eta 2. mailako Arte tailerrekoak Baionara joango dira egun-pasa.

3. eta 4. mailako Frantseseko ikasleak aldiz, 2 egunez joango dira Bordelera, apirilaren 28 eta 29an.

Geroago, maiatzaren 7 eta 8an, Latineko ikasleak Clunia erromatar hiriko Antzerki klasikoaren jaialdira joango dira. Hortaz aparte, Donemiliaga Kukulan (Errioxa) Yusoko monastegia bisitatuko dute, euskarazko eta erdarazko lehenengo testigantza idatzien sorlekua, hain zuzen ere.