Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2015/09/23

IRUN ROCK jaialdia

IRUN ROCK jaialdiari esker irailaren 25etik 27ra San Juan enparantzan doako kontzertuak disfrutatzeko aukera izango dugu.
http://irunrockjaialdia.blogspot.com

NERABEEKIN ETA GURASOEI programak

Familiari arreta emateko programak dira. Babes-taldeen bidez egiten da, eta talde horietan, aitek zein amek beren esperientziak eta zalantzak partekatu eta orientazioa eta laguntza aurkitzen dute.
Izena emateko epea urriaren 15a arte izango da. Informazio gehiago hemen:
http://www.irun.org/cod/programas/programa.asp?idioma=2&clave=2953


Edertasuna, erakusketa berezia Oiasso Museoan

Apain-mahaiko Istorioak: kosmetika eta edertasuna Antzinatean

Betidanik, gizonak eta emakumeak euren itxura pertsonala hobetzen saiatu dira Naturak eskainitako baliabide guztiez baliatuz. Egipton, Grezian eta Erroman ohikoa zen kosmetiko eta olio perfumatuen erabilpena, baita tindu eta azalerako geruza edertzailena ere, ileorde eta pelukena barne. Orain sekretu horiek "Apain-mahaiko Istorioak: kosmetika eta edertasuna Antzinatean" erakusketan azalduko dira bilduma arkeologiko aparta baten bidez.
http://www.irun.org/oiasso

15-16 ikasturtea martxan!!

Jada bi aste pasa dira 2015-16 kurtsoa hasi denetik. Martxan gaude gogoz erronka berriei aurre egiteko.
  • Mediatekako ordutegiak aldaketa txiki batzuk izango ditu:  Liburutegia txirrinak jo baino bost minutu lehenago hustuko da.
  •  Irailaren 30a arte atsedenaldietan irekita egongo da. 
  • Urriaren 1etik aurrera atsedenaldi, bazkalordu eta arratsaldetan. Astelehen, astearte eta ostegunetan 16:05etan laguntza jarduerak burutzen ditugu, 17:05ak arte. Nahi duten ikasleak gera daitezke lanean, beti gurasoen baimenarekin.
Mediateka erabiltzeko arauak berdinak dira aurten ere.
  1. Elkarbizitza atsegina izan dadin, liburutegia lan egiteko, irakurtzeko edota informazioa bilatzeko erabili daiteke soilik. 
  2. Lan giroa egokia izateko, denok kontrolatu behar dugu ahotsaren bolumena eta egiten dugun zarata. 
  3. Bestalde, ordenagailuak modu egokian erabili behar dira beti. 
  4. Bukatzeko, mediatekan ezin da jan.

  • Mediatekako irakasleak laguntzeko gaude. Beraz, edozein ikaslek laguntza eska diezaguke edozein momentutan.